Klandestinak ziklo kulturalaren helburua Iruñeko hainbat emakume-kolektiboren istorio isildu eta ahaztuak berreskuratzea eta ikusaraztea da. Espazio handietako kultur eta aisialdi eskaintzatik urruntzen den jarduera programa da, ekintzak aretoetan eta kaleetan eskaintzeko. Ekintza horietan tokiko konpainiek eta artistek parte hartuko dute, baita hiriko historialariek ere.
Hiri-antropologiatik eta feminismotik landutako kultur programazioa da, Amaia Nausia Pimoulier Iruñeko emakumeen historian aditu eta Historian doktorearekin lankidetzan, eta Iruñeko emakume askoren ekarpen isildu eta baztertuen balioa azpimarratzea du helburu, kontazikun historiko hegemoniko eta patriarkala hankaz gora jartzen. Historiaren eta arte eszenikoen bitartez, emakumeen borroka eta hainbat egoera sozialetan jokatzen duten papera erakustea du helburu, publikoaren hausnarketa eragiteko.
Mikroguneak
Mikroguneak Iruñeko mikroespazio kulturalen sarea da eta haren helburua eskaintza artistiko berritzaile eta disruptiboa programatzea da, elkarlanean eta modu bateratuan, herritarrak kezkatzen dituzten gaien inguruko eztabaidak eta pentsamendu kritikoa bultzatzeko.
Sarea hiriko lau mikroespazio kulturalek bultzatzen eta osatzen dute: Antartika Kultur Container, Katakrak, Geltoki eta Teatrolari. Sarearen sorreraren bitartez, lau espazioek indarrak batu nahi dituzte, beren proposamenek hirian eragin kultural eta sozial handiagoa izan dezaten. Mikroguneak hurbileko kultur eskaintza alternatibo eta berritzailea proposatzen du, Iruñeko kaleetan arnasten den kulturarekin bat eginez, gizarte eta kultur sareekin lankidetzan eta kultura zein aisialdi gune handien eskaintzatik urrun.